Teknologia Berrien ikasgaiak hainbat gauza ikasteko aukera eman digu. Horien artean, blog-a bera baina horrez gain tutorialak egiten ere ikasi dugu("Camstudio" programa erabiliz). Hona hemen horren adibidea: bertan ikusi ahal izango duzue photoimpression programa erabiliz nola ebaki daitekeen argazki bat.
http://es.youtube.com/watch?v=6imJ7mXaOkM
(ira eta ziha)
2008-01-20
Tutoriala
2007-12-17
Egizu lo
Youtube interneteko orrialde interesgarri edota dibertigarri izan daiteke, hainbat aukera ezberdin eskaintzen baitizkigu. Hainbat eta hainbat bideo ikus ditzakegu, besteek eskegitakoak zein gureak, hau da, guk igotakoak, izan ere, norberak badu nahi haina bideo igotzeko aukera. Hurrengo bideoa da nik youtuben eskegitako grabazioa (kontuan izanda nik sortutako bloga abestien ingurukoa dela), lotarako abesti baten hasiera baino ez bada agertzen ere. gauza bera egin nahi izanez gero, harpidetu Youtube-n eta aurrera!
2007-12-16
Ahotsaren Heziketa
Hemen duzue nik interneten eskegitako power pointen bidezko aurkezpen bat, non Ahotzaren Heziketaz hitzegiten den
[slideshare id=205056&doc=arnas-aparatua-1197827765305397-3&w=425]
Egilea: Zihara Zabala en 10:00 0 iruzkin
Etiketak: arnasa, artikulazioa, erresonantzi aparatua, fonazio aparatua
2007-12-10
Baga-Biga-Higa
Hemen duzu Euskal Musikako jatorrizko abesti bat. Entzun!
powered by ODEO
Egilea: Zihara Zabala en 1:58 0 iruzkin
Etiketak: Baga-Biga-Higa, Euska Musika, jatorria
2007-12-08
Abestiak gazteleraz ere bai
Hemen interneten bilatutako Power Pointeko aurkezpen bat uzten dizuet. Bertan, 5 orrialdetan zehar, gaztelerazko hainbat abestiren letrak aurkituko dituzue (nahiz eta letra oso oso txikia izan). Ezagutzen duzue baten bat?
Egilea: Zihara Zabala en 3:43 0 iruzkin
Etiketak: abestiak, internet gaztelera, Power Point
2007-12-05
Pirritx eta Porrotx gabon inguruan
Gaur, Pirritx eta Porrotx pailazoek bi emanaldi eskainiko dituzte Azkoitiko Baztartxo antzokian. Ekitaldi horietan, Mari Motots liburu eta disko berria aurkeztuko dute. Lehendabiziko saioa 16.30ean hasiko da eta, ondorengoa, 18.30ean. Azkoitiko Kultura sailetik adierazi dutenez, 900 sarrera saldu dituzte guztira.
Horrez gain, haur parkea jarriko du Azkoitiko Udalak hiru egunetan zehar Zubi Aurre igerilekuan. Bihar hasi eta ostiralera arte umeek jolasekin gozatzeko aukera izango dute.
Hainbeste arrakasta lortzen duten Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia abenduaren 29an, arratsaldeko 18:00etan izango da. "Maite Zaitut" izeneko lanaren estreinaldia burutuko dute.
Haurrak eta euren gurasoak euskal jolasak ikasiz
Egilea: Zihara Zabala en 5:39 0 iruzkin
Etiketak: euskal jolasak, euskara, Gazte Txokoak, ikastaroa, partehartzaile