2007-12-05

Haurrak eta euren gurasoak euskal jolasak ikasiz

LEGAZPI. DV. Haurrek geroz eta gutxiago jolasten dutelako, eta euskaraz jolasteko aukera gutxi izaten dituztelako, Udaleko Hezkuntza Batzordearen barruan lan egiten duen Ekintzen Azpibatzordeak, euskal jolasen ikastaroa antolatu eta martxan jarri du. Ikastaro hau, haurrei eta beren gurasoei dago zuzenduta, eta pasa den astean hasi zen. Gazte-Txokoak eskaintzen ari da, astearte eta larunbatetan, eta 6 orduko iraupena du. Lau saiotan banatu da, ordu eta erdikoa bakoitza. Ikastaroan parte hartzeko deialdia ikastetxeen bitartez egin zen, eta guztira 46 lagunek eman zuten izena, haur eta guraso. Bi talde egin ziren, eskaini ziren ordutegien arabera. Bata, astearte arra- tsaldeetan biltzen da. Talde honetan, 20 lagun ari dira: horietako 11 haurrak dira, eta gainerakoak, gurasoak, amak batipat. Larunbatetan, berriz, 26 lagun ari dira: 16 haur eta 10 guraso, hemen ere amak nagusi.Haurren adina 4 eta 9 urte bitartekoa da, eta gurasoena, berriz, 32 eta 47 urte bitartekoa. Badira, dena dela, bi adin-multzo horien erdian kokatzen direnak ere. Izan ere, Sorgintxuloko begirale batzuk ere ari dira ikastaroan parte hartzen eta.Jolasak ikasten Urtxintxa Aisialdi Eskolako hezitzaileak arduratzen dira klaseak emateaz. Erabiltzen duten metodologia erabat partehartzailea eta aktiboa da, jolasak eta abestiak ikasteko era egokiena jolastea eta abestea delako. Hori dela eta, ordu eta erdiko saioak, jolasten eta abesten igarotzen dituzte partaideek. Haurren asko disfrutatzen dute, baita gurasoek ere.Ohiko jolasak eta jolas berriak erakusten dira, guztiak euskaraz, haurren artean euskara susta- tzeko jolasak garrantzia ere baduelako. Jolasen zerrenda luzea da: zozketako jolasak (dona dona, kuku miku), sokasaltoko jolasak, esku jolasak, goma jolasak, animazio eta mimika jolasak, lerrokako jolasak, korro jolasak, itsuka, baloi jolasak... Ikastaroa amaitzean, partehartzaileei Euskal Jolasen Liburuxka banatuko zaie, landutako eduki eta jolas guztiekin.

No hay comentarios: