2007-12-17

Egizu lo

Youtube interneteko orrialde interesgarri edota dibertigarri izan daiteke, hainbat aukera ezberdin eskaintzen baitizkigu. Hainbat eta hainbat bideo ikus ditzakegu, besteek eskegitakoak zein gureak, hau da, guk igotakoak, izan ere, norberak badu nahi haina bideo igotzeko aukera. Hurrengo bideoa da nik youtuben eskegitako grabazioa (kontuan izanda nik sortutako bloga abestien ingurukoa dela), lotarako abesti baten hasiera baino ez bada agertzen ere. gauza bera egin nahi izanez gero, harpidetu Youtube-n eta aurrera!

2007-12-16

Ahotsaren Heziketa

Hemen duzue nik interneten eskegitako power pointen bidezko aurkezpen bat, non Ahotzaren Heziketaz hitzegiten den


[slideshare id=205056&doc=arnas-aparatua-1197827765305397-3&w=425]

2007-12-10

Baga-Biga-Higa

Hemen duzu Euskal Musikako jatorrizko abesti bat. Entzun!

powered by ODEO

2007-12-08

Abestiak gazteleraz ere bai

Hemen interneten bilatutako Power Pointeko aurkezpen bat uzten dizuet. Bertan, 5 orrialdetan zehar, gaztelerazko hainbat abestiren letrak aurkituko dituzue (nahiz eta letra oso oso txikia izan). Ezagutzen duzue baten bat?

[slideshare id=170890&doc=retahilas-rimas-y-canciones-5-1195384697306560-5&w=425]

2007-12-05

Pirritx eta Porrotx gabon inguruan


Eskualdeko haurrek ez dute Gabonetan aspertzeko astirik izango.

Azkoitia. Eskualdeko haurrek ekitaldiz betetako egunak izango dituzte aste honetan.
Gaur, Pirritx eta Porrotx pailazoek bi emanaldi eskainiko dituzte Azkoitiko Baztartxo antzokian. Ekitaldi horietan, Mari Motots liburu eta disko berria aurkeztuko dute. Lehendabiziko saioa 16.30ean hasiko da eta, ondorengoa, 18.30ean. Azkoitiko Kultura sailetik adierazi dutenez, 900 sarrera saldu dituzte guztira.
Horrez gain, haur parkea jarriko du Azkoitiko Udalak hiru egunetan zehar Zubi Aurre igerilekuan. Bihar hasi eta ostiralera arte umeek jolasekin gozatzeko aukera izango dute.

Durango. Umeei eskeinitako ekitaldien artean, Umeen Gabonetako Parkea, Pirritx eta Porrotx pailazioen emanaldia, txotxongiloen ikuskizuna, Olentzero eta Erregeen Kabalgata izango dira azpimarratu daitezkeenak. Umeen Gabonetako parkeari dagokionez, abenduaren 26an, 27an eta 28an izango da, Landakoerakustazokan. Goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeetan, berriz, 16:30etatik 20:30etara.
Hainbeste arrakasta lortzen duten Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia abenduaren 29an, arratsaldeko 18:00etan izango da. "Maite Zaitut" izeneko lanaren estreinaldia burutuko dute.

Bi herri hauez gain, badaude beste hainbat eta hainbat , bi lagun hauek ikusteko aukera izango dutenik. Betizuko web orriak aurkezten zaizkizu.

Haurrak eta euren gurasoak euskal jolasak ikasiz

LEGAZPI. DV. Haurrek geroz eta gutxiago jolasten dutelako, eta euskaraz jolasteko aukera gutxi izaten dituztelako, Udaleko Hezkuntza Batzordearen barruan lan egiten duen Ekintzen Azpibatzordeak, euskal jolasen ikastaroa antolatu eta martxan jarri du. Ikastaro hau, haurrei eta beren gurasoei dago zuzenduta, eta pasa den astean hasi zen. Gazte-Txokoak eskaintzen ari da, astearte eta larunbatetan, eta 6 orduko iraupena du. Lau saiotan banatu da, ordu eta erdikoa bakoitza. Ikastaroan parte hartzeko deialdia ikastetxeen bitartez egin zen, eta guztira 46 lagunek eman zuten izena, haur eta guraso. Bi talde egin ziren, eskaini ziren ordutegien arabera. Bata, astearte arra- tsaldeetan biltzen da. Talde honetan, 20 lagun ari dira: horietako 11 haurrak dira, eta gainerakoak, gurasoak, amak batipat. Larunbatetan, berriz, 26 lagun ari dira: 16 haur eta 10 guraso, hemen ere amak nagusi.Haurren adina 4 eta 9 urte bitartekoa da, eta gurasoena, berriz, 32 eta 47 urte bitartekoa. Badira, dena dela, bi adin-multzo horien erdian kokatzen direnak ere. Izan ere, Sorgintxuloko begirale batzuk ere ari dira ikastaroan parte hartzen eta.Jolasak ikasten Urtxintxa Aisialdi Eskolako hezitzaileak arduratzen dira klaseak emateaz. Erabiltzen duten metodologia erabat partehartzailea eta aktiboa da, jolasak eta abestiak ikasteko era egokiena jolastea eta abestea delako. Hori dela eta, ordu eta erdiko saioak, jolasten eta abesten igarotzen dituzte partaideek. Haurren asko disfrutatzen dute, baita gurasoek ere.Ohiko jolasak eta jolas berriak erakusten dira, guztiak euskaraz, haurren artean euskara susta- tzeko jolasak garrantzia ere baduelako. Jolasen zerrenda luzea da: zozketako jolasak (dona dona, kuku miku), sokasaltoko jolasak, esku jolasak, goma jolasak, animazio eta mimika jolasak, lerrokako jolasak, korro jolasak, itsuka, baloi jolasak... Ikastaroa amaitzean, partehartzaileei Euskal Jolasen Liburuxka banatuko zaie, landutako eduki eta jolas guztiekin.

2007-12-04

GURE OLENTZERO!

Olentzero edo Olentzaro Euskal Herriko izakia da, Gabon-gaua, Jesusen etorrera eta neguko solstizioa irudikatzen dituena. Bizirik geratzen den azken jentila da, basajaun eta basandererekin batera.
Kristautasunaren aurreko pertsonaia da. "Onentzaro", "Onontzaro" edo "Orentzaro" izena ere hartzen du. Izenaren eta jatorriaren berri ematen duen teoria ugari dago; "gauza onen garaia" edo "eskean ibiltzeko garaia" (oles edo agur egitea euskal kopla zaharretan agertzen da eta eskean ibiltzea da; hortik oles-aroa) esan nahi omen du.


Elezaharrak



Kondairaren arabera, Olentzero euskal mendietan bizi zen jentil bat zen. Egun batean izar handi bat ikusi zuten bere leinukideek, eta zer zen galdetzen hasi ziren. Beldurtuta, tribuko zaharrenari (jada ikusmena galduta zeukan agure zahar agurgarriari) galdetu zioten zer izan zitekeen. Honek esan zuenez, jentilen aroaren amaiera iragartzen zuen izarra zen, Kixmi (Jesus salbatzailea) jaio zela esaten zuena, alegia. Hori dela eta jentil guztiak amildegitik behera botatzeko agindu zuen, beragandik hasita. Guztiek bete zuten esana, Olentzerok izan ezik. Honek Belenera jo zuen, Jesus gurtzera. Eta ondoren Euskal Herrira itzulirik, Jesusen Berri Ona zabaltzen hasi zen. Otsagabian Abenduaren 27an egiten da.
Kixmiren (Kristo) jaiotzaren berri ematera menditik jaitsitako artzain edo ikazkinaren itxuraz irudikatu ohi da gaur egun. Olentzeroren itxura eta jarduteko modua ere desberdina da tokiaren arabera.
Beste herrialdeetan Bizarzuri eta Hiru Erregeen egitekoa ematen zaio Olentzerori, umeei gabonetako opariak banatzea, alagia. Baita ere lastoz betetako baserritar panpinez jantzita etxez etxe diru-eskea egiteko.



Kantak



Olentzeroren inguruan hainbat gabon abesti kantatzen dira, baina zalantzarik gabe, hauxe da ezagunena:
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatza egitera.
Aditu zuenean
Jesus jaio zala
lasterka etorri da
berri ematera.
Horra, horra,
gure Olentzero,
pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak erre baitu
arraultzatxoekin
bihar merendatzeko
botila ardoakin.

Haur jolasen abestiak

Haur jolas gehientsuenak beraiekin dakarte abestiren bat. Kasu honetan, haur txikientzako jolasak aukeratu dira alde batetik, eta talde jolasak bestetik.
Jolasen abesti dezente asmatu daude euskarazko bertsiorik ez zutelako eta aproposak diruditelako .
Behean adibide bat jarriko dut eta gehiago:HIK HASIn

BOTE, BOTE, BOTEAN

Bote, bote, botean,
bote hanka artean,
gero beste aldean,
segidan aurrean,
ondoren atzean,
hurrena ezkerrean,
baita ere eskuinean,
eta azkenik, airean!

Pilota edo baloi bat hartu eta abestiaren erritmoan boteak ematen hasi. Abesten ari diren bitartean kantak dioena egin

Maialen : Orain ni.
Asier : Ez. Niri tokatzen zait.
Pirritx : Utz ezazue baloia eta bakarkako jolasa. Zergatik ez gara denok batera jolasten? Ea, bada, jar gaitezen ilaran aurrekoari gerritik helduz.
Porrotx : Sugea osatuko dugu. Anakondaren modura biribilduko gara.
Beñat : Gu oso txikiak gara eta beti zapaldu egiten gaituzue.
Olaia : "Apatxurratuta" bukatzen dugu.
Pirritx : Hara non datorren amona Josefina. A ze pagotxa, berarekin jolastuko zarete!
Amona : Zatozte, zatozte nirekin, maiteak.
Beñat eta Olaia : Amona, amona! (deika).

Gabonak heltzear. Abestu nahi?

Badakigu jadanik gabonak heltzeko oso gutxi falta dela, eta jai garrantzitsu hauek beraiekin dakartena zera da: gabon kanta ugari. Etxeko txikiek eskolan ugari ikasten dituzte, gero ikastetxean bertan, zein kaletik zehar taldean abesteko. Zuk ez al duzu holakorik sekula egin?

Gabonetako abestiak asko asko dira, ezagutzen al dituzu gehienak behintzat?
Horrela ez izatekotan, aukera emango dizut klik arrunt bat eginez batzuk ezagutu eta entzun ahal izateko, eta hori gutxi balitz, orrialde berean, denporapasak, antzerkiak, irudiak... aurkitu ahal izango dituzu. Begira begira!

Antzuolan kontzertua.

Kontzertua eskainiko dute musika ikasten ari diren gaztetxoek
Gabon inguruan Bergarako Musika Eskolan ikasten diharduten neska-mutil antzuolarrek kontzertua ematen dute herrian. Aurten ere hala egingo dute; martitzenean izango da kontzertua udaletxeko bilkuren aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
Gainean ditugu gabonak, eta laster hasiko dira hoien inguruan egiten diren ekitaldiak. Datorren astean esate baterako, Bergarako Musika eskolan ikasten ari diren herriko neska-mutilek kontzertua eskainiko dute. Kontzertu hori urtero egiten dute gabon inguruan. Aurten asteartean izango da, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko bilkuren aretoan.
Errepertorio zabala
Berrogeita hamar bat antzuolarrek hartuko dute parte kontzertu horretan, 7 urtetik hasi eta 18ra bitartekoak. Errepertorio zabala eskainiko dute; hori bai, asko gabonetako kantak izango dira.
Klarinetea, txistua, gitarra, flauta, oboea, soinua eta biolontxeloa dira herriko gaztetxoek jotzen dituzten instrumentuetariko batzuk. Abestiak bakarka, bikoteka zein pianoaren laguntzarekin abestuko dituzte.
Bukaera berezia
Orain arte trikitiaren soinu alaiarekin amaitu izan ohi dute kontzertua Musika Eskolakoek, baina aurten Ken7 taldearen Ilargia abestua joaz eta kantatzuaz emango dute amaiera. Gitarrak, biolina eta biolontxeloaren musika eta Hizkuntza Musikaleko 1. eta 2. mailan dauden umeen ahotsak izango dira protagonistak abesti horretan.
Abestuko duten neska-mutikoek ez dute Hizkuntza Musikala ikastera Bergara joan beharrik izaten, lehenengo bi mailak, Antzuolan ematen dituzte-eta.

Musikaren irakaskuntza -Gainditzeke daukagun ikasgaia-

Musikaren ikaskuntzak munduaren ezagutza integrala izateko aukera ematen du

Literatura irakastearen helburua idazleak sortzea ez den bezala, edo heziketa fisikoaren xedea atletak egitea ez den moduan, musika ikasteak ez du musikariak sortzea esan nahi. Pertsonen heziketako eta kultura zabaltzeko ezinbesteko ikasgai den aldetik, munduaren ezagutza integralagoa du helburu musikak, beste ikasgai humanistiko batzuek bezala. Kontua ez da solfeoa menperatzea (orain hizkera musikala esaten zaio); aitzitik, musika tresnak (mendebaldeko mundu honetan ezagunenak direnak behintzat) ezagutu eta identifikatzeko interesa eta denbora ematea baizik; konpositore, interprete, korronte, eskola eta obra unibertsalen jakinduria geure egitea, azken batean. Musika arloko analfabetismoa desagerraraztea urruti dago oraindik, eta areago, onartu beharrean gaude gure gizartean oso urria dela espresio bide horren inguruko ezagutza eta horrek eragotzi egiten digula musikaz erabat gozatzea.


Musikaren zentzua


Espainiako estatuan, orokorrean, osagarri edo zaletasun gisa planteatzen dira gehienetan, eskolako lanekin edo prestakuntza akademikoarekin batera eraman beharreko ikasgai osagarri gisa. Ikasgai hori albora uzteak aldendu egiten gaitu zibilizazio greziarretik, garai hartan ez baitzegoen zalantzarik horren garrantziaz. Musika ikasi eta ulertzeak astronomia, geometria eta filosofia ikasteak adina zentzu zeukan garai hartakoentzat. Pedagogiak dio haurra lehenago espresatzen dela kantuz hitzez baino; haurraren irudimen musikala lagungarri da bere izaera lantzeko eta musikaren izaera progresiboa lagun izaten du haurrak bere bilakaera prozesuan zehar, haur hezkuntzatik hasi eta ikaskuntza maila altuenetaraino, une bakoitzeko gaitasun eta interes espezifikoen arabera egokituta. Hezkuntza Musikalak sentiberatasuna ematen dio haurrari soinuzko munduaren adierazpenak hautemateko, bere espresio-gaitasuna zabaldu egiten du, artea zer den, zer izan behar duen eta zer izan daitekeen ulertzeko gaitasuna sortzen dio eta ingurukoengana hurbildu egiten du. (Apirileko zenbakian Jose Miguel Lopez musika arloko kazetariari egin genion elkarrizketa; haren hitzetan, musika da beste herrialde eta kontinente batzuetako bizilagunen edo beste jatorri batekoak izan arren herrikide ditugunen errealitatera hurbiltzeko erarik onenetako bat).

Labayru Ikastegia

TOKIAN TOKIKO IKASTEGIAK eta BESTELAKOAK

Labayru Ikastegiak, gizartean euskerearen presentzia normalizetako asmoz, ohiko euskera ikastaroez ganera, bestelako ikastaro batzuk be eskaintzen ditu, eskatutako ikastetxe edo erakundeetan emoteko.
ondorengoak dira baten batzuk, baina hauek eta gehiago jakin nahi baduzu ikastegi aberasgarri hontaz helbidea utziko dut:

http://www.labayru.org/tokikobeste.asp#jolas(guztien helburu eta edukiak aipatzen dira)

Ume jolasak-kantuak-dantzak
Euskal kantak
Lo kantak
Herri kantutegia eta euskal curriculuma
Bertsolaritza (bertsolaritza irakasteko oinarrizko ikastaroa)

Bertsoak txiki/gaztetxoen ahotik

Gaur egungo gizartean, txiki zein gaztetxoak gero eta gehiago dira, bertsotan aritzen direnak. Honen adierazgarri bat Eskolarteko bertso txapelketa da, ondoren aurkezten dudan albistean agertzen den bezala. Irakurtzen jarraituz gero, gehiago jakin ahal izango duzue.

Eskolarteko finala bihar Altsasun
Amaia Iturrioz txapeldun txikietan, eta Imanol Irazustabarrena bigarren
Amaia Iturriotz urretxuarrak (Gipuzkoa) irabazi du umeen mailako Eskolarteko txapela. Bigarren, Imanol Irazustabarrena alegitarra (Gipuzkoa) gelditu da.

Gaur jokatuko da Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, Altsasun, Burunda frontoian. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako hogeitasei bertsolari gaztek kantatuko dute. Aurrez herrialdeetan egin dira txapelketak eta haietan sailkatu direnak izango dira bihar Altsasun. Bidean, ordea, ia 2.000 gaztetxok hartu du parte bertso-ekitaldiotan. Berrehun bueltan bapatean eta gainerakoak idatzizko probetan. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Ikastolen Elkarteak antolatzen du.
Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta umeen txanda izango da bazkalaurrean. Zuberoatik hasi eta Bizkairaino zazpi herrialdeetako umeak bertsotan entzuteko aukera izango du gaur Sakanara doanak. Gero, bazkaria (etxetik daramak legua izango du) eta ondoren, helduak hasiko dira, 15:30etan. Helduetan, 12 bertsolari arituko dira, herrialde bakoitzetik bina, Zuberoatik izan ezik.

Nahi izanez gero, baduzu aukera zu zeu ere interneten bidez bertsotan aritzeko, bestela, ikusi ikusi! Badago bertsoaren plaza digitala!

Musikoterapia


Musikoterapia, melodia ezberdinek gure gorputzean sortzen dituzten sentsatzioez baliatuz, musikaren bidez osasun arazoak saihesteko erabiltzen den teknika terapeutikoa da. Ideia nagusia gaixotasun ezberdinen sorrera gure garunean ematen dela onartzea da. Garunetik kinada jakin bat bidaltzen da, ondoren, hau gaixotasunaren sortzailea izanik. Horrela, musikoterapiak, melodia ezberdinen bitartez, gaixotasunak sortzen dituzten kinadak erlaxatzen dituzten beste batzuk sortu eta bidaltzea du helburu.

Terapia honen erabilera aintzinetik ezaguna den arren, aurreko mendeko 40. hamarkadan izan zen medikuntza suspertzailea bezala erabiltzen hasi zenean, efektu fisiologiko, afektibo eta mentalekin pertsonen oreka psikofisikoa lortzen laguntzen zuela. Gaur egun terapia hau nerbio sisteman gorabeherak dituzten pertsonei, alkoholikoei, drogekin arazoak dituztenei eta buruaz beste ez egiteko terapia behar dutenei aplikatzen zaie. Esan ohi da musikoterapia bihotzarentzako eta birikentzako mesedegarria dela gainera.

2007-12-03

Euskal Kantutegia

KANTATZEA GUSTATZEN ZAIGULAKO
Kantutegi honek euskal kantak baino ez ditu. Laurogei orrialde baino gehiago, hiru zutabetan. Seiehun bat abesti lagunarteko bazkari, afari edo jaietara eroan eta elkarrekin kanta dezazuen.
Alde batetik, umeen kantuak eta bestetik, beste guztiak. Hau da, banatuta eskeintzen dira txikitxoenak izan daitezkeenak eta gainontzeko euskal kantak.
gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen(eta bertan azalduko zaizu zein pausu jarrai dezakezun abestiak (artxiboak) zure ordenagailura jaisteko.

Haur kantak (Euskararen Udal Patronatua)

Euskararen Donostia Udal Patronatuakzenbait urte daramatza haur jaioberrien gurasoei gutunak bidaltzen, haurraren inguruan ahalik eta giro euskaldunena sor dezaten. Gutun horietan euskarak haurraren heziketan duen garrantziaz ohartarazten ditu gurasoak. Azken urteetan, gutun horiekin batera, CD bana opari diete Donostiako haur jaio berrien gurasoei:


2005ean Oskorriren Doktor DoReMi eta benedizebra CDa.


2002, 2003 eta 2004an Olatz Zugastiren bulun bulunka CDa.
Entzun hemen Olatz Zugastik bulun bulunka diskoan eskaintzen duen sehaska kanta eder bat:
Haurrak, logale dalako



2001ean Txirula Mirularen Kun-kun lolo CDa bidali zuten.

Haurrak hizkuntzak ikasten

Ikasleak gero eta arinago hasten dira atzerriko hizkuntzak ikasten. Haur hezkuntzan ere inglera lantzen dute ia eskola guztietan. Hizkuntzak lantzeko, musika eta honekin batera, abestiak dira gehien erabiltzen diren tresnak. Hemen ikus dezakezue youtube-tik jeitsitako bideo batean adibide gisa. Begira ezazue neskato horrek nola egiten duen!

http://www.youtube.com/watch?v=J3EEgE--etc

Euskara bai, goxoa!

Ume sortu berriari hainbat gauza eman behar zaio: maitasuna, arreta, elikadura, arropa… eta hizkuntza. Hizkuntza behar du gurasoekin eta bere ingurukoekin komunikatzeko, beharrak adierazteko, jostatzeko, hezteko… Haurraren lehendabiziko hilabeteetan, familia da bere inguru nagusia, eta, hortaz, familia da biderik aproposena haurrak euskara ikasteko. Horiek horrela, garrantzi handikoa da familian bertan euskaraz hitz egitea (bai eta guraso bakarrak dakienean, edota ikasten ari direnek). Halaber, badira moduak haurrari txikitatik euskarara hurbiltzeko: umezain euskalduna, haurtzaindegia, eskola edo ikastola, jostailuak… Haurraren lehendabiziko hilabetetan egiten den guztiak haur hori etorkizunean euskaldun osoa izan dadin erraztuko du. Gainera, gauza jakina da behin hizkuntza bat ongi barneratuta, errazagoa dela beste hizkuntza batzuk bereganatzea.
Sakanako Mankomunitateak haur jaioberriak dituzten gurasoei zenbait material (foiletoa, haur solasen zerrenda, autorako eranskailua eta lerde zapia) bidaltzen dizkie. Umeek urte bat egiten dutenean, berriz, haur kantak biltzen dituen CDa eta CDarekin erabiltzeko gida banatzen zaizkie. Horretaz gain, Sakanako Mankomunitateak haur jolasen eta haur kanten ikastaroak eskaintzen ditu doan.

Haur Kanten Garrantzia

Haur Hezkuntzan haurrekin kanta asko lantzen dira, baina zertarako dira onuragarriak kantak?
Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, letra hori gogoratu gelan abesteko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez. Gainera, abestiak dantza edo mugimenduren bat baldin badauka , haiek mugimendu horiek ere ikasiko dituzte. Orduan, oroimena lantzeaz gain, psikomotrizitate astuna zein fina lantzen dute eta haien gorputzen kontzientzia gero eta gehiago barneratzen. Mugimendu horiek ere haien espresibitatea lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke.
Oroimena eta gorputz jarrera lantzeaz gain, abestiekin ere hizkuntza lantzen da. Abestiaren letra ikasten dutenean, hitz berriak ikasteko aukera izaten dute eta horrekin batera haien esanahia. Horrela, umeen bokabularioa handitzen joaten da, eta umeek abesten dutenean hitz egin behar dutenez, haien ahozkera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu egiten da.
Beste aldetik, abestiak ikasteak, haien herriko kultura eta ezaugarriak aztertzeko eta ikasteko aukera ematen diete. Euskal Herriko abesti zaharrak ikasten badituzte, adibidez, haien herriko tradizioak ikasiko dituzte eta nagusiak egiten direnean, haien seme-alabei abesti berak irakasten badiete, kultur transmizio bat egongo da belaunaldiz belaunaldi. Horrela, antzinako kontuak, ohiturak eta kantak ez dira inoiz galduko.
Amaitzeko, esan beharra dago umeentzako kantatzea eta musika entzutea ariketa dibertigarria dela. Gehienak oso ondo pasatzen dute abesterakoan eta asko gustatzen zaie dantza egitea eta abesti berriak ikastea. Beraz, umeen garapenerako ona den ekintza bat haien gustukoa izaten da eta, horregatik, ez litzateke inoiz galdu behar Haur Hezkuntzan abestiak lantzeko ohitura.
Zuen iritzia berdina bada hemen uzten dizuet abestien izen batzuk eta titulu bakoitzaren gainean sakatuz gero, agertzen den web orrian, abestia entzuteko aukera izango duzue. Gainera, abestiak umeek beraiek abesten dituzte.
Hona hemen abesti batzuk:
Txori txikia
Sagu txiki
Axun, kla kla
Tximeleta mendian

2007-11-19

hona hemen bideo interesgarri bat, hau ere youtube-tik hartutakoa hain zuzen, eta bertan ikusi ahal izango dituzuenak "zoo dantzariak" dira, Txirri, Mirri eta Txiribitonen lagunak. Eta umeak zein ondo pasatzen duten... (txalotu, beraiekin abestu, ondo pasatu...)
http://es.youtube.com/watch?v=0JfyroBNFVE



Hona hemen beste blog bat, hau ere haurren abestien inguruan murgildutakoa da, Ainhoa Roitegiren eskutik. Gehien entzuten diren abestiez hitz egiten du batik bat, oso dibertigarria izango da orrialde hau bisitatzea.

2007-10-22

Abestu dezagun!

Hemen duzue beste haurren abestiei buruzko blog interesgarri bat. Bertan aukera asko ematen ditu horren inguruan informazioa jasotzeko. Begira eta ikusi duzu!
















Ane Laka, unibertsitateko beste kide batek ere, orrialde interesgarri bat sortu du haurren abestien inguruan.


Ikus daitekeen blog honen egilea, unibertsitateko kide bat da eta nik aukeratutako gaiaz hitz egiten ari da.: abestiek haur hezkuntzako gela edota txokoetan duten garrantziaz, baina ez hori bakarri, ez hauek erabiliz beste hainbat gauz lantzen direlarik: gorputz mugimendua, motibazioa,...
gehiago jakin nahi izanez gero, hona hemen helbidea: www.mugimendu.blospot.com

2007-10-08

lehen froga



Honen bitartez ehurekin bat egin dezakezu.