Youtube interneteko orrialde interesgarri edota dibertigarri izan daiteke, hainbat aukera ezberdin eskaintzen baitizkigu. Hainbat eta hainbat bideo ikus ditzakegu, besteek eskegitakoak zein gureak, hau da, guk igotakoak, izan ere, norberak badu nahi haina bideo igotzeko aukera. Hurrengo bideoa da nik youtuben eskegitako grabazioa (kontuan izanda nik sortutako bloga abestien ingurukoa dela), lotarako abesti baten hasiera baino ez bada agertzen ere. gauza bera egin nahi izanez gero, harpidetu Youtube-n eta aurrera!
2007-12-17
Egizu lo
2007-12-16
Ahotsaren Heziketa
Hemen duzue nik interneten eskegitako power pointen bidezko aurkezpen bat, non Ahotzaren Heziketaz hitzegiten den
[slideshare id=205056&doc=arnas-aparatua-1197827765305397-3&w=425]
Egilea: Zihara Zabala en 10:00 0 iruzkin
Etiketak: arnasa, artikulazioa, erresonantzi aparatua, fonazio aparatua
2007-12-10
Baga-Biga-Higa
Hemen duzu Euskal Musikako jatorrizko abesti bat. Entzun!
powered by ODEO
Egilea: Zihara Zabala en 1:58 0 iruzkin
Etiketak: Baga-Biga-Higa, Euska Musika, jatorria
2007-12-08
Abestiak gazteleraz ere bai
Hemen interneten bilatutako Power Pointeko aurkezpen bat uzten dizuet. Bertan, 5 orrialdetan zehar, gaztelerazko hainbat abestiren letrak aurkituko dituzue (nahiz eta letra oso oso txikia izan). Ezagutzen duzue baten bat?
Egilea: Zihara Zabala en 3:43 0 iruzkin
Etiketak: abestiak, internet gaztelera, Power Point
2007-12-05
Pirritx eta Porrotx gabon inguruan
Gaur, Pirritx eta Porrotx pailazoek bi emanaldi eskainiko dituzte Azkoitiko Baztartxo antzokian. Ekitaldi horietan, Mari Motots liburu eta disko berria aurkeztuko dute. Lehendabiziko saioa 16.30ean hasiko da eta, ondorengoa, 18.30ean. Azkoitiko Kultura sailetik adierazi dutenez, 900 sarrera saldu dituzte guztira.
Horrez gain, haur parkea jarriko du Azkoitiko Udalak hiru egunetan zehar Zubi Aurre igerilekuan. Bihar hasi eta ostiralera arte umeek jolasekin gozatzeko aukera izango dute.
Hainbeste arrakasta lortzen duten Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia abenduaren 29an, arratsaldeko 18:00etan izango da. "Maite Zaitut" izeneko lanaren estreinaldia burutuko dute.
Haurrak eta euren gurasoak euskal jolasak ikasiz
Egilea: Zihara Zabala en 5:39 0 iruzkin
Etiketak: euskal jolasak, euskara, Gazte Txokoak, ikastaroa, partehartzaile
2007-12-04
GURE OLENTZERO!
Kristautasunaren aurreko pertsonaia da. "Onentzaro", "Onontzaro" edo "Orentzaro" izena ere hartzen du. Izenaren eta jatorriaren berri ematen duen teoria ugari dago; "gauza onen garaia" edo "eskean ibiltzeko garaia" (oles edo agur egitea euskal kopla zaharretan agertzen da eta eskean ibiltzea da; hortik oles-aroa) esan nahi omen du.
Elezaharrak
Kondairaren arabera, Olentzero euskal mendietan bizi zen jentil bat zen. Egun batean izar handi bat ikusi zuten bere leinukideek, eta zer zen galdetzen hasi ziren. Beldurtuta, tribuko zaharrenari (jada ikusmena galduta zeukan agure zahar agurgarriari) galdetu zioten zer izan zitekeen. Honek esan zuenez, jentilen aroaren amaiera iragartzen zuen izarra zen, Kixmi (Jesus salbatzailea) jaio zela esaten zuena, alegia. Hori dela eta jentil guztiak amildegitik behera botatzeko agindu zuen, beragandik hasita. Guztiek bete zuten esana, Olentzerok izan ezik. Honek Belenera jo zuen, Jesus gurtzera. Eta ondoren Euskal Herrira itzulirik, Jesusen Berri Ona zabaltzen hasi zen. Otsagabian Abenduaren 27an egiten da.
Kixmiren (Kristo) jaiotzaren berri ematera menditik jaitsitako artzain edo ikazkinaren itxuraz irudikatu ohi da gaur egun. Olentzeroren itxura eta jarduteko modua ere desberdina da tokiaren arabera.
Beste herrialdeetan Bizarzuri eta Hiru Erregeen egitekoa ematen zaio Olentzerori, umeei gabonetako opariak banatzea, alagia. Baita ere lastoz betetako baserritar panpinez jantzita etxez etxe diru-eskea egiteko.
Kantak
Olentzeroren inguruan hainbat gabon abesti kantatzen dira, baina zalantzarik gabe, hauxe da ezagunena:
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatza egitera.
Aditu zuenean
Jesus jaio zala
lasterka etorri da
berri ematera.
Horra, horra,
gure Olentzero,
pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak erre baitu
arraultzatxoekin
bihar merendatzeko
botila ardoakin.
Egilea: Zihara Zabala en 14:40 0 iruzkin
Etiketak: abestia, elezaharrak, Gabon gaua, olentzero
Haur jolasen abestiak
Haur jolas gehientsuenak beraiekin dakarte abestiren bat. Kasu honetan, haur txikientzako jolasak aukeratu dira alde batetik, eta talde jolasak bestetik.
Jolasen abesti dezente asmatu daude euskarazko bertsiorik ez zutelako eta aproposak diruditelako .
Behean adibide bat jarriko dut eta gehiago:HIK HASIn
BOTE, BOTE, BOTEAN
Bote, bote, botean,
bote hanka artean,
gero beste aldean,
segidan aurrean,
ondoren atzean,
hurrena ezkerrean,
baita ere eskuinean,
eta azkenik, airean!
Pilota edo baloi bat hartu eta abestiaren erritmoan boteak ematen hasi. Abesten ari diren bitartean kantak dioena egin
Maialen : Orain ni.
Asier : Ez. Niri tokatzen zait.
Pirritx : Utz ezazue baloia eta bakarkako jolasa. Zergatik ez gara denok batera jolasten? Ea, bada, jar gaitezen ilaran aurrekoari gerritik helduz.
Porrotx : Sugea osatuko dugu. Anakondaren modura biribilduko gara.
Beñat : Gu oso txikiak gara eta beti zapaldu egiten gaituzue.
Olaia : "Apatxurratuta" bukatzen dugu.
Pirritx : Hara non datorren amona Josefina. A ze pagotxa, berarekin jolastuko zarete!
Amona : Zatozte, zatozte nirekin, maiteak.
Beñat eta Olaia : Amona, amona! (deika).
Antzuolan kontzertua.
Gabon inguruan Bergarako Musika Eskolan ikasten diharduten neska-mutil antzuolarrek kontzertua ematen dute herrian. Aurten ere hala egingo dute; martitzenean izango da kontzertua udaletxeko bilkuren aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
Gainean ditugu gabonak, eta laster hasiko dira hoien inguruan egiten diren ekitaldiak. Datorren astean esate baterako, Bergarako Musika eskolan ikasten ari diren herriko neska-mutilek kontzertua eskainiko dute. Kontzertu hori urtero egiten dute gabon inguruan. Aurten asteartean izango da, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko bilkuren aretoan.
Egilea: Zihara Zabala en 13:12 0 iruzkin
Etiketak: Bergara Musika Eskola, Gabonak, hizkuntza musikala, ken7
Musikaren irakaskuntza -Gainditzeke daukagun ikasgaia-
Literatura irakastearen helburua idazleak sortzea ez den bezala, edo heziketa fisikoaren xedea atletak egitea ez den moduan, musika ikasteak ez du musikariak sortzea esan nahi. Pertsonen heziketako eta kultura zabaltzeko ezinbesteko ikasgai den aldetik, munduaren ezagutza integralagoa du helburu musikak, beste ikasgai humanistiko batzuek bezala. Kontua ez da solfeoa menperatzea (orain hizkera musikala esaten zaio); aitzitik, musika tresnak (mendebaldeko mundu honetan ezagunenak direnak behintzat) ezagutu eta identifikatzeko interesa eta denbora ematea baizik; konpositore, interprete, korronte, eskola eta obra unibertsalen jakinduria geure egitea, azken batean. Musika arloko analfabetismoa desagerraraztea urruti dago oraindik, eta areago, onartu beharrean gaude gure gizartean oso urria dela espresio bide horren inguruko ezagutza eta horrek eragotzi egiten digula musikaz erabat gozatzea.
Musikaren zentzua
Espainiako estatuan, orokorrean, osagarri edo zaletasun gisa planteatzen dira gehienetan, eskolako lanekin edo prestakuntza akademikoarekin batera eraman beharreko ikasgai osagarri gisa. Ikasgai hori albora uzteak aldendu egiten gaitu zibilizazio greziarretik, garai hartan ez baitzegoen zalantzarik horren garrantziaz. Musika ikasi eta ulertzeak astronomia, geometria eta filosofia ikasteak adina zentzu zeukan garai hartakoentzat. Pedagogiak dio haurra lehenago espresatzen dela kantuz hitzez baino; haurraren irudimen musikala lagungarri da bere izaera lantzeko eta musikaren izaera progresiboa lagun izaten du haurrak bere bilakaera prozesuan zehar, haur hezkuntzatik hasi eta ikaskuntza maila altuenetaraino, une bakoitzeko gaitasun eta interes espezifikoen arabera egokituta. Hezkuntza Musikalak sentiberatasuna ematen dio haurrari soinuzko munduaren adierazpenak hautemateko, bere espresio-gaitasuna zabaldu egiten du, artea zer den, zer izan behar duen eta zer izan daitekeen ulertzeko gaitasuna sortzen dio eta ingurukoengana hurbildu egiten du. (Apirileko zenbakian Jose Miguel Lopez musika arloko kazetariari egin genion elkarrizketa; haren hitzetan, musika da beste herrialde eta kontinente batzuetako bizilagunen edo beste jatorri batekoak izan arren herrikide ditugunen errealitatera hurbiltzeko erarik onenetako bat).
Egilea: Zihara Zabala en 13:01 0 iruzkin
Etiketak: analfabetismoa, espresio-gaitasuna, ezagutza integrala, pedagogia, zentzua
Labayru Ikastegia
TOKIAN TOKIKO IKASTEGIAK eta BESTELAKOAK |
Labayru Ikastegiak, gizartean euskerearen presentzia normalizetako asmoz, ohiko euskera ikastaroez ganera, bestelako ikastaro batzuk be eskaintzen ditu, eskatutako ikastetxe edo erakundeetan emoteko.
ondorengoak dira baten batzuk, baina hauek eta gehiago jakin nahi baduzu ikastegi aberasgarri hontaz helbidea utziko dut:
http://www.labayru.org/tokikobeste.asp#jolas(guztien helburu eta edukiak aipatzen dira)
Ume jolasak-kantuak-dantzak
Euskal kantak
Lo kantak
Herri kantutegia eta euskal curriculuma
Bertsolaritza (bertsolaritza irakasteko oinarrizko ikastaroa)
Egilea: Zihara Zabala en 12:39 0 iruzkin
Etiketak: aberasgarri, ikastegia, Labayru Ikastegia, normalizazioa
Bertsoak txiki/gaztetxoen ahotik
Eskolarteko finala bihar Altsasun
Amaia Iturrioz txapeldun txikietan, eta Imanol Irazustabarrena bigarren
Gaur jokatuko da Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, Altsasun, Burunda frontoian. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako hogeitasei bertsolari gaztek kantatuko dute. Aurrez herrialdeetan egin dira txapelketak eta haietan sailkatu direnak izango dira bihar Altsasun. Bidean, ordea, ia 2.000 gaztetxok hartu du parte bertso-ekitaldiotan. Berrehun bueltan bapatean eta gainerakoak idatzizko probetan. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Ikastolen Elkarteak antolatzen du.
Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta umeen txanda izango da bazkalaurrean. Zuberoatik hasi eta Bizkairaino zazpi herrialdeetako umeak bertsotan entzuteko aukera izango du gaur Sakanara doanak. Gero, bazkaria (etxetik daramak legua izango du) eta ondoren, helduak hasiko dira, 15:30etan. Helduetan, 12 bertsolari arituko dira, herrialde bakoitzetik bina, Zuberoatik izan ezik.
Nahi izanez gero, baduzu aukera zu zeu ere interneten bidez bertsotan aritzeko, bestela, ikusi ikusi! Badago bertsoaren plaza digitala!
Musikoterapia
|
Egilea: Zihara Zabala en 6:47 0 iruzkin
Etiketak: arazoak sahiestu, gaixotasunak, melodia, musikoterapia
2007-12-03
Euskal Kantutegia
Kantutegi honek euskal kantak baino ez ditu. Laurogei orrialde baino gehiago, hiru zutabetan. Seiehun bat abesti lagunarteko bazkari, afari edo jaietara eroan eta elkarrekin kanta dezazuen.
Alde batetik, umeen kantuak eta bestetik, beste guztiak. Hau da, banatuta eskeintzen dira txikitxoenak izan daitezkeenak eta gainontzeko euskal kantak.
gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen(eta bertan azalduko zaizu zein pausu jarrai dezakezun abestiak (artxiboak) zure ordenagailura jaisteko.
Egilea: Zihara Zabala en 14:55 0 iruzkin
Etiketak: kantutegia, lagunartea
Haur kantak (Euskararen Udal Patronatua)
zenbait urte daramatza haur jaioberrien gurasoei gutunak bidaltzen, haurraren inguruan ahalik eta giro euskaldunena sor dezaten. Gutun horietan euskarak haurraren heziketan duen garrantziaz ohartarazten ditu gurasoak. Azken urteetan, gutun horiekin batera, CD bana opari diete Donostiako haur jaio berrien gurasoei:
2005ean Oskorriren Doktor DoReMi eta benedizebra CDa. 2002, 2003 eta 2004an Olatz Zugastiren bulun bulunka CDa. Entzun hemen Olatz Zugastik bulun bulunka diskoan eskaintzen duen sehaska kanta eder bat: Haurrak, logale dalako 2001ean Txirula Mirularen Kun-kun lolo CDa bidali zuten. |
Egilea: Zihara Zabala en 14:25 0 iruzkin
Etiketak: giro euskalduna, haurraren heziketa, Oskorri
Haurrak hizkuntzak ikasten
Ikasleak gero eta arinago hasten dira atzerriko hizkuntzak ikasten. Haur hezkuntzan ere inglera lantzen dute ia eskola guztietan. Hizkuntzak lantzeko, musika eta honekin batera, abestiak dira gehien erabiltzen diren tresnak. Hemen ikus dezakezue youtube-tik jeitsitako bideo batean adibide gisa. Begira ezazue neskato horrek nola egiten duen!
http://www.youtube.com/watch?v=J3EEgE--etc
Egilea: Zihara Zabala en 8:29 0 iruzkin
Etiketak: atzerriko hizkuntza, musika, tresnak
Euskara bai, goxoa!
Ume sortu berriari hainbat gauza eman behar zaio: maitasuna, arreta, elikadura, arropa… eta hizkuntza. Hizkuntza behar du gurasoekin eta bere ingurukoekin komunikatzeko, beharrak adierazteko, jostatzeko, hezteko… Haurraren lehendabiziko hilabeteetan, familia da bere inguru nagusia, eta, hortaz, familia da biderik aproposena haurrak euskara ikasteko. Horiek horrela, garrantzi handikoa da familian bertan euskaraz hitz egitea (bai eta guraso bakarrak dakienean, edota ikasten ari direnek). Halaber, badira moduak haurrari txikitatik euskarara hurbiltzeko: umezain euskalduna, haurtzaindegia, eskola edo ikastola, jostailuak… Haurraren lehendabiziko hilabetetan egiten den guztiak haur hori etorkizunean euskaldun osoa izan dadin erraztuko du. Gainera, gauza jakina da behin hizkuntza bat ongi barneratuta, errazagoa dela beste hizkuntza batzuk bereganatzea.
Sakanako Mankomunitateak haur jaioberriak dituzten gurasoei zenbait material (foiletoa, haur solasen zerrenda, autorako eranskailua eta lerde zapia) bidaltzen dizkie. Umeek urte bat egiten dutenean, berriz, haur kantak biltzen dituen CDa eta CDarekin erabiltzeko gida banatzen zaizkie. Horretaz gain, Sakanako Mankomunitateak haur jolasen eta haur kanten ikastaroak eskaintzen ditu doan.
Haur Kanten Garrantzia
Haur Hezkuntzan haurrekin kanta asko lantzen dira, baina
Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, letra hori gogoratu gelan abesteko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez. Gainera, abestiak dantza edo mugimenduren bat baldin badauka , haiek mugimendu horiek ere ikasiko dituzte. Orduan, oroimena lantzeaz gain, psikomotrizitate astuna zein fina lantzen dute eta haien gorputzen kontzientzia gero eta gehiago barneratzen. Mugimendu horiek ere haien espresibitatea lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke.
Oroimena eta gorputz jarrera lantzeaz gain, abestiekin ere hizkuntza lantzen da. Abestiaren letra ikasten dutenean, hitz berriak ikasteko aukera izaten dute eta horrekin batera haien esanahia. Horrela, umeen bokabularioa handitzen joaten da, eta umeek abesten dutenean hitz egin behar dutenez, haien ahozkera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu egiten da.
Beste aldetik, abestiak ikasteak, haien herriko kultura eta ezaugarriak aztertzeko eta ikasteko aukera ematen diete. Euskal Herriko abesti zaharrak ikasten badituzte, adibidez, haien herriko tradizioak ikasiko dituzte eta nagusiak egiten direnean, haien seme-alabei abesti berak irakasten badiete, kultur transmizio bat egongo da belaunaldiz belaunaldi. Horrela, antzinako kontuak, ohiturak eta kantak ez dira inoiz galduko.
Amaitzeko, esan beharra dago umeentzako kantatzea eta musika entzutea ariketa dibertigarria dela. Gehienak oso ondo pasatzen dute abesterakoan eta asko gustatzen zaie dantza egitea eta abesti berriak ikastea. Beraz, umeen garapenerako ona den ekintza bat haien gustukoa izaten da eta, horregatik, ez litzateke inoiz galdu behar Haur Hezkuntzan abestiak lantzeko ohitura.
Zuen iritzia berdina bada hemen uzten dizuet abestien izen batzuk eta titulu bakoitzaren gainean sakatuz gero, agertzen den web orrian, abestia entzuteko aukera izango duzue. Gainera, abestiak umeek beraiek abesten dituzte.
Hona hemen abesti batzuk:
Txori txikia
Sagu txiki
Axun, kla kla
Tximeleta mendian
Egilea: Zihara Zabala en 0:31 0 iruzkin
Etiketak: dantza, emozioak, espresibitatea, Euskal Herria, letra